Kontemplazio Denbora - Kronika
Martxo honetan, emakumeen hilabetea, OnDoaNen haietako batzuen inguruan memoria egin dugu.

.
Martxo honetan, emakumeen hilabetea, OnDoaNen haietako batzuen inguruan memoria egin dugu.
Igande honetan, martxoak 21, SOS Arrazakeriak urtero antolatzen duen Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Martxa izango da. Gure Elkartea ekimen honekin bat egiten duen erakundeetako bat da, eta OnDoaN Topagunearen lagun guztiak animatu nahi ditugu honetan parte hartzera.
Gaurko bileran Mª Eugenia Iparragirre ezagutu dugu, lanbidez hezitzailea eta politikan ibilbide luzea egindakoa: zinegotzi Irungo Udalean, senatari Madrilen eta Eusko Jaurlaritzaren aholkulari Hezkuntza arloan.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Mariola López Villanueva gure lagun eta kidearekin partekatu dugu bideo hau. Jesusen Bihotzaren Kongregazioko erlijiosa da. Kanaria Handian igarotako urteek Hitza partekatzearen eta, Ebanjelioa abiapuntu, beste batzuekin ibilbide sendatzaileak bilatzearen gustua oparitu zioten. Kazetaritzan eta...
Xabi, Jone, María, Laia, Denis, Moha eta Gabriela
Atzo bertan lagun batekin izandako elkarrizketan aipatu genuen zeinen zaila duten gure seme-alabek lana topatzeko. Gaur badakit beraiek ez dutela urtebeteko jardunaldi osoko aurrekontraturik behar.
Gaur oso momentu ederra igaro dugu La Palmera taldearen bileran; eta, badakiue zergatik? Gaur bizitza sentitzearen une ezberdinetara eraman gaituen irakaspena izan dugu. Erabilitako gako eta tresnak "Mandalas" izan dira, eta atze-oihal bezala, musika.