Isilune Zirkulua - Kronika
Ekainaren 20an pertsona errefuxiatuen eguna "ospatu" genuen, edo, hobeto esanda, are gehiago gogoratu genituen. Nazioarteko egun horri eta beren etxeak uztera behartuta dauden pertsona guztiei erreparatuta, joan den ostegunean, kanpaina honekin bat egin nahi izan genuen Donostiako Isiltasunaren Zirkuluek.









