Jakinarazten dizuegu saskiaren zozketan irabazle atera den zenbakia 410a izan dela, eta Saioa eta Izadiren esku geratu dela. Zorionaaaak!!

.
Red Mambré Sarearen aurkezpena - Kronika
Ostiralean, abenduaren 16an, Karmele Villaroelek eta Arantza Odriozolak pertsona migratuen eta errefuxiatuen harreran diharduen Red Mambré Sarearen aurkezpena burutu dute. Aurkezpena 18:30etan egin da, Loiola zentroaren Arrupe aretoan, jende multzo handi baten aurrean.
Isilune Zirkulua - Kronika
Abendua urtearen azterketa egitera bultzatzen gaituen hilabetea da, eta gaur, Isilune Zirkuluan ere, hori egin dugu. Kandela bat hilabete bakoitzeko. Eta, piztean, pertsona guztiekin abegikorra izango den gizartea lortzeko egiteke dagoen ibilbide luzea iradokitzen duten esaldiak, batetik, eta, bestetik, topaketa hauek zentzua gal dezaten...
"Palmera de Débora" - Kronika
Palmerak hazten jarraitzen du, eta azken topaketan bi kide berriri eman diegu ongietorria: CONSUELO eta MIRIAM. Aurkezpenak egin ondoren, bizi-testigantzak partekatu dituzte eta oso garbi geratu zaigu, gu bezala, beraiek ere benetako BORROKALARIAK direla. EGUBERRIAri ere ongietorria eman diogu. Gutariko bakoitzarentzat Gabonetako izpirituak duen...
Abendualdiko Erretiroa - Kronika
Ez dira egun asko igaro Granadatik itzuli naizenetik, Ikastetxe Katolikoen Kongresutik, hain zuzen ere, zeinetako leloa honako hau izan den: "Topaketen inspiratzaileak". Elkartze ezberdinak sortu, esperimentatu eta bizitzeko aukera bat izan da, bai Kongresuaren barruan baita kanpoan ere. Interesgarria.
Hurrengo irteera Bilbora izango da azaroaren 27an! Gogoa nabarmena da, jendeak bi aldiz pentsatu gabe eman du izena eta zerrenda loditzen doa. Sekulako ilusioa egiten dit gaur egun bizi naizen hirian eguna beraiekin pasatzeak!
Boluntariotzarako Formakuntza - Kronika
Zer esan nahi du boluntario izateak? Batzuetan asko egin nahi dugu, besteei asko lagundu, hori egiteko modu egokiena zein izan ote daitekeen aurretik pentsatzeko tarterik hartu gabe. Formakuntzaren lehen modulu honetan, gure ezaugarrien inguruak kontziente izatearen garrantziaz jardun dugu, baliagarriak izan eta talde batean gehitu ahal izateko...








