"Palmera de Débora" - Kronika
"La PALMERA de DEBORA" inoiz baino biziago...!!

.
"La PALMERA de DEBORA" inoiz baino biziago...!!
Gaurko egunean, Uzturre mendira igo gara. Trenean elkartu gara Andoaingo geltokian, batzuk aspalditik zeuden igota eta beste batzuk duela gutxi. Trenak Herreran hartu ditu espedizioko lehen bidaiariak; Fanny, Ines, Moha, Iracema eta bi fitxaje berri: Jokin eta Claudia. Bigarren taldekoak Donostian hartu ditu trenak, Arantza, Pauli eta Usue. Eta...
Larunbatero bezala Palmera de Deboran elkartu gara, animo berberarekin eta egunerokotasuna partekatzeko motibazioz gainezka.
Osteguna, 19:15. Danbor hotsak entzuten hasten dira Gipuzkoa Plazan, Afrikari buruz mintzo dira, Zirkuluaz, Isiltasunaz, eta egun hauetan Ceutan, Melillan, emakumeak, gizonak, haurrak... bizi izaten ari diren zorigaitzak durundi du; ez dira zengakiak, familia, historia, itxaropena eta tragedia dituzten pertsonak baizik.
Biodantza... Bizitzaren dantza... Gure mugimenduak kalkulatu gabe dantzatzera gonbidatzen gaitu, blokeoak ezabatuz, barne-indarrez hornituz eta barnean daramagunaren adierazpena erraztuz
Larunbatean, beste behin ere konstelazio-tailer batean parte hartu genuen, talde berria, gogo berriak; eta, goiza bideratzeko hizki hebrear baten laguntza izan genuen: Alef, bidean jartzea eta barne-indarra aurkitzea eragozten diguten hari ikusezinen askatzearen bilaketan mezu bat dakarten hizkiak.