.

Gaurko, maiatzak 22, ibilbide gogorragoa zegoen iragarrita, Brinkolatik Artzanburura; ogitartekoa, hamaiketakoa, eta ur asko eramateko eskatu zitzaigun, egun osorako gentozelako, eta hala egin dugu.

Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, larunbatean, maiatzeak 21, FISCek Bergarako Azoka Solidarioan parte hartu du, Mariaren Lagundia Ikastolarekin batera, zeinak egun horretan urteroko familien festa ospatu baitu.

Hilabete honetako hirugarren osteguna iritsi da jada, eta, arratsaldez, Isiltasunean eta inklusio eta hospitalitate handiagoaren bila ibiltzearen borondatean batzen gaituen Zirkulua osatzeko topatzen joan gara.

"Emakumeok Martxan. Emakume migratzaileak, Eskubideak dituzten emakumeak" jardunaldiak izan ditugun aste honetan, larunbat arratsaldean (eguzkitsua, Zurriola hondartzaren parean, zarataren erdian...) arratsalde ezberdina egiten zaigu, zerbait oso berezia ari da prestatzen.

Emakumeok Martxan (Alboan ONG-Jesuita-Fundazioa) emakume migratzaileek jatorrizko lekutik helmugara iritsi arte bizi dituzten errealitateak ikusgarri egiteko proposamena da, eta jasaten dituzten eskubide urraketak, diskriminazioa eta bortizkeriak salatu nahi ditu.

Larunbat honetan, hilak 23, "La PALMERA de DEBORA" bildu da. Gu guztiontzat bereziki hunkigarria izan da bi urte ondoren MUSUKORIK GABE elkarrekin egon gaitezkeela ospatu dugulako, gure irribarre politak ikusi, beldurrik gabe elkar besarkatu, "normaltasun bedeinkatua" poliki-poliki berreskuratzen ari garela sentituz.