.

Gaurko saioan, Monika bere historia kontatuz hasi da, migratzaile izateak egoera desberdinak direla ulertzen eta migratzera behartuta geratu diren beste pertsona batzuekin enpatia izaten laguntzen diola.

Hilabetero bezala, kontenplazio-denborari heltzen diogu bake, lasaitasun, isiltasun...espazio batean elkar topatzeko, egunero eskaintzen zaigun bizitza hartuz.

OnDoAnek, aurreko urteetan bezala, Mariaren Lagundiaren Ikasle Egoitzako Elizara deitu gaitu. Bere atea ireki digu eta zera esanez eman digu ongietorria: etxe honetan dagoenak, berean dagoela senti dezala, hiri honetara iristen denak, bere hiria dela senti dezala eta topaketa honetan parte hartzen duenak bertako kidea dela bizi dezala.

2021eko abenduko hirugarren osteguneko 19:30ak dira. Eguneko argitasunaren aldegitearekin bat, Donostia ilunpetan ari da geratzen. Pertsona migratuek beldurra sentitzen duten une horretan bertan, Isiltasun Zirkuluak eta elkartasunak argitasun eta maitasunezko zirkulu babeslea osatzen dute.

Formakuntzaren hirugarren saio honetan, Karmele Villarroel izan dugu gidari, Portugaleteko gizarte langilea. Berarekin landutako gai nagusia, bazterketa soziala izan da. Gai honen nondik-norakoak landu ditugu eta baita gizartearen zein eremutan ematen den. Ildo beretik, guzti honi aurre egiteko, 3 klabe eman dizkigu eta dinamika ezberdinen bidez...